Ezbeharra Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txirrindulari bat hil da Acedon, Nafarroan

Ezbeharrean kamioi bat inplikatuta dago. 52 urteko kamioilaria onik atera da. Oraindik autopsiari itxaron beharko zaio heriotzaren arrazoiak ezagutzeko.
Istripua Nafarroa Acedo, Txirrindularia. EiTB
Argazkia: EiTB

71 urteko txirrindulari bat hil da ostiral goizean Nafarroako Acedo herriko errepide batean, Lizarra inguruan. Hildakoa Gasteizkoa da, baina Los Arcos herrian zeukan bigarren etxebizitza.

Ezbeharra NA-132-A errepidean gertatu da, baina oraindik ez dira zergatiak argitu. Foruzaingoak ikerketari ekin dio, baina oraindik autopsiari itxaron beharko zaio heriotzaren arrazoiak ezagutzeko. Argitu dute arrazoi ezberdinak egon daitezkeela.

Ezbeharrean kamioi bat inplikatuta dago, Nafarroako Gobernuak agiri batean azaldu duenez. 52 urteko kamioilaria onik atera da. Alfaroko (Errioxa) gidaria Lizarrako noranzkoan zegoen.

Abisua 10:49ean heldu zaio 112-SOS Deiak Nafarroari, eta deia jaso bezain laister mediku talde bat bertaratu da, gizona hilda zegoela baieztatuz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X