Ebolak 1.069 pertsona hil ditu, Munduko Osasun Erakundearen arabera
Dagoeneko ebolak 1.069 pertsona hil dituela adierazi du gaur Munduko Osasun Erakundeak (MOE). Gainera, 1.975 lagun gaixorik egon litezke Sierra Leonan, Liberian, Nigerian eta Ginean.
Horrela, hildakoak 56 gehiago dira eta ustezko kutsatuak 128 gehiago, iragan asteleheneko MOEren balantzearekin alderatuta.
Nigeriako Gobernuak 20 bat pertsona zaintzapean jarri ditu, erizain batek Lagos hirian berrogeialdia ez baitu errespetatu; izan ere, Liberiako paziente kutsatu batekin harreman estua izan zuen.
Bestalde, Sierra Leonan birusaren kontrako borroka zuzentzen zuen mediku bat hil da asteazken honetan, ebolak duela hilabete bat beste mediku bat akabatu eta gero.
Osasun Ministerioak Modupeh Cole doktorearen heriotzaren berri eman du gaur, Freetown hiriburuko komunikabideek jakinarazi dutenez.
100 milioi dolar
Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ziurtatu du Etiopian beharrezkoa dela 100 milioi dolar bideratzea mila pertsona baino gehiago hil dituen ebolari aurre egiteko.
“Gaur egunera arte 1.800 kasu baino gehiago erregistratu dira, eta heriotza tasa ehuneko 45 eta 75 artekoa da”, zehaztu du.
Martxoan Ginea-Konakryn agertu zenetik, MOEk 200 bat pertsona mobilizatu ditu kaltetutako lau estatuetan (Ginea-Konakry, Liberia, Sierra Leona eta Nigeria) krisiari aurre egiteko.
Bestalde, MOEko Etika Batzordeak atzo onartu zuen ebolarekin kutsatuta dauden biktimek sendagai esperimentalak hartzea, horren eraginkortasuna baieztatuta ez dagoen arren.

Erizainak Monrovian. Argazkia: EFE
Juliana Bonohak hirugarren test bat egingo du kutsatzea baztertzeko
Juliana Bonoha, jatorriz Gineakoa eta pasaporte espainiarra duen erlijiosoa, hirugarren test bat egingo du ebolaz kutsatuta ez dagoela ziurtatzeko.
Iturriek jakinarazi dutenez, Bonoha “egoera prebentiboan” dago ingresatuta. Izan ere, 21 egun eman behar ditu ikuskatze eremuan, gaixotasunak 21 eguneko inkubazio prozesua izaten baitu.
Pajares artatu zuten sanitarioak ez daude ebolarekin kutsatuta
Bere aldetik, Javier Rodriguez madrileko Osasun kontseilariak jakinarazi duenez, Miguel Pajares, ebolaz jota hildako lehen espainiarra, artatu zuten osasun-langileek hainbat kontrol egin dituzte ebolaz kutsatuta ez daudela ziurtatzeko, eta denek "negatiboa" eman dute.
Hala ere, Rodriguezek gaineratu du gaixoaren tratamenduan parte hartu zuten langile guztiek 21 eguneko kontrolak pasa beharko dituztela. Izan ere, gaixotasunak 21 eguneko inkubazio prozesua izaten du.
Halaber, Madrilgo Osasun Kontseilaritzak bi erlijiosoak egon diren Carlos III ospitaleko instalazio guztiak desinfektatuko ditu lixibarekin eta hipoklorito sodikoarekin. Horrekin batera, horiekin erabilitako material guztia erreko dute.
Hirugarren pertsona bat zendu da Nigerian ebolaz jota
Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoan (ECOWAS) lan egiten zuen nigeriar bat hil da ebolaz jota. Hala, gaixotasun honek hiru pertsona hil ditu Nigerian.
Jatto Asihu Abdulqudir, 36 urtekoa, koarentenan jarri zuten Patrick Sawyerrekin kontaktuan egon ostean. Sawyer Nigerian ebolaz jota hil zen lehenengo pertsona izan zen.
Sawyer AEBetako nazionalitatea zuen funtzionarioa Liberiatik Nigeriara joan zen uztaila bukaeran ECOWASen konferentzia batean parte hartzeko. Bertan ere Asihu Abdulqudir egon zen.
Sawyer Lagoseko ospitalean sartu zutenean artatu zuen erizainetako bat ere ebolaz jota zendu zen.
Jonathan Goodluck Nigeriako presidenteak "larrialdi egoera" ezarri zuen estatuan, birusaren kontra borrokatzeko. Izan ere, dagoeneko 13 pertsona kutsatuta daude bertan, Munduko Osasun Erakundearen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskararen aldeko lasterketa igande eguerdian helduko da helmugara, Bilbora
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.