Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat helikopteroz erreskatatu dute Jaizkibelen

Eguerdiko ordu biak aldera izan da istripua. 51 urteko gizona Biosnar muturraren inguruan erori da.

51 urteko mendizale bat erreskatatu du gaur Ertzaintzaren helikopteroak Jaizkibelgo itsaslabarrean, Hondarribian. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, erreskatatu duten gizona frantziar jatorrikoa da.

Eguerdiko ordu biak aldera izan da istripua. SOS-Deiakek gertaeraren berri izan du. Antza, gizona 15 metroko altueratik erori da Biosnar muturraren inguruko itsaslabarrean.

Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu du mendizalea, eta Guadalupeko santutegiaren ondoko zelaietara eraman du. Zain zuten anbulantzia batean sartu dute zauritua eta Donostiako erietxera eraman dute hainbat zauri eta kolperekin.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X