Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Erasoak Igorren eta Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erasoek atentzioa 'desbideratu' egiten dutela salatu du EH Bilduk

EH Bilduk adierazi du ekintza horien bitartez “Kutxabanken kontrol publiko eta sozialaren aurka ari direnen estrategia elikatu” egiten dela.
Hasier Arraiz
Hasier Arraiz

Igorreko eta Gasteizko Kutxanbanken bulego biri lehergailuz egindako erasoak gaitzetsi ditu gaur EH Bilduk. Horren harian, eraso horiek Kutxabanken “pribatizazioa” egiten ari direnen “ekimena osatu” egiten dutela nabarmendu du koalizioak.

Etxean egindako lehergailuz eraso diete goizaldean Igorreko eta Gasteizko Kutxabanken sukurtsal biri. Arabako hiriburukoan jarritako lehergailuak ez du eztanda egin, baina Igorren leherketak kalte ugari eragin ditu bulegoko atean eta leihoetan.

Ohar batean, EH Bilduk adierazi du ekintza horien bitartez “Kutxabanken kontrol publiko eta sozialaren aurka ari direnen estrategia elikatu” egiten dela. “Atentzioa desbideratu eta kaltetuen salaketak estali egiten dituzte gaurko erasoek”, salatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X