Albiste da
Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrigorriagako enpresa bat jendez hustu dute sute baten ondorioz

Sua 06:00ak aldera hasi da, pabiloi bateko biltegian. Inor ez da zauritu, eta oraindik ez dituzte kalteak zenbatu.

Arrigorriagako (Bizkaia) enpresa bat jendez hustu dute sute baten ondorioz, baina inor ez da zauritu, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sua 06:00ak aldera piztu da, pabiloi bateko biltegian, eta oraindik ez dituzte kalteak zenbatu.

Sutea kontrolpean zuten 07:20rako, baina suhiltzaileek bertan jarraitu dute, kaltetutako eremua hozten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X