Lapurreta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabanken Sestaoko bulego batean lapurreta egin dute

Aurpegia estalita zuten hiru pertsonek sukurtsaleko langileei eskuak lotu dizkiete eta kutxazainetako bat apurtu dute.
BBK Sestao Google Maps
BBK Sestao Google Maps

Aurpegia estalitako hiru pertsonek Sestaon Kutxabankek duen bulegoetako batean lapurreta egin dute, Segurtasun sailak eitb.eus atariari jakitera eman dionez.

Eguerdiko ordu biak aldera izan da lapurreta, Sestaoko Miguel Servet kaleko banketxean. Aupegia estalita zuten hiru pertsona sukurtsalean sartu dira eta langileak bulegoetako batean sartu dituzte. Eskuak lotu dizkiete. Ertzaintzak adierazi duenez ez dute armarik erabili.

Lapurrek bulegoko kutxazainetako bat apurtu dute. Ertzaintzak ikerketa hasi du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X