Ipar Euskal Herriko laborariek altxa dute A-64 errepideko blokeoa
CR64 mugimenduko laborariak erretiratu dira Ipar Euskal Herria zeharkatzen duen A-64 autobidetik. Pirinio Atlantikoetako Prefekturarekin dermatosi nodularraren inguruko hainbat neurri adostu dituzte eta protestak amaitzea erabaki dute.
Behiei eragiten dien gaitz honen aztarnaren bat topatuz gero etxaldeko abere guztiak akabatzeko araua indarrean dagoela eta, Ipar Euskal Herriko laborariek protestak hasi zituzten duela bi aste. Besteak beste, A-64 errepidea erabat blokeatu zuten.
Akabatze horiek bertan behera uztea lortu ez badute ere, Prefekturarekin izandako negoziazioetan hainbat aurrerapauso lortu dituzte txertaketei, protokoloari eta diru-laguntzei dagokienean.
Ostegunean, Biarnoko tartetik erretiratzea erabaki zuten laborariek eta gaur, ostirala, Ipar Euskal Herriko tartea ere utzi dute. Hala ere, zikinkeria ugari gelditu da errepidean, tartean, enborrak edota pneumatikoak, eta egunak beharko dituzte oztopo guztiak kendu eta errepidea erabat garbi uzteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko