Garraio publikoaren hobariak luzatu dituzte Gipuzkoan 2026rako
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak lurraldeko garraiobide publikoetako deskontuak 2026rako luzatzea onartu du.
Azahara Dominguez Agintaritzako presidente eta Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Antolamendu diputatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuaren Errege Dekretuak jasotzen dituen beherapenei atxikitzea onartu du astelehen honetan egindako ezohiko bileran.
Horrela, 2026an adingabeek doan bidaiatzen jarraituko dute 15 urte bete arte; 15 eta 25 urte bitarteko gazteek % 50eko hobaria izango dute garraio publikoan, eta gainerako erabiltzaileek % 40koa. Azken horien txartelen kostua Espainiako Gobernuak ordainduko du % 20an, eta gainerako % 20a, berriz, toki-administrazio eskudunek.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da