Fiskaltzak 34 urteko zigorra eskatu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hiltzea egotzi dioten gizonarentzat
Hilketa matxista 2024ko azaroaren 30ean gertatu zen eta gizonezkoa behin-behineko espetxealdian dago. 2026an zinpeko epaimahai batek epaituko du.
Elkarretaratzea Pasaian, emakumearen hilketa salatzeko. Argazkia: EFE
Fiskaltzak 34 urteko kartzela-zigorra eskatu du gizon batentzat, Pasaian bikotekide ohia buruan tiro eginda hiltzea egotzita. 2024ko azaroaren 30ean gertatu zen krimen matxista, eta ordutik behin-behineko espetxealdian dago gizona. 2026an epaituko du zinpeko epaimahai batek.
Ministerio Publikoaren behin-behineko akusazioaren idazkiak jasotzen duenez, gertakariak 15:00ak aldera jazo ziren, ustezko hiltzailea biktimaren etxera joan zenean, eta eskailera-buruan zain geratu zen, pistola batekin, neska-lagun ohiaren pisukidea iritsi zen arte.
Emakumea etxebizitzara sartzera zihoanean, gizonak arma bizkarrean jarri eta atea irekitzeko eskatu zion.
Biktima etxe barruan zegoela, gizonak pistolarekin apuntatu zituen bi emakumeak, sofan esertzeko agindu zien eta, beste adierazpen eta gaitzespen batzuen artean, hiltzeko mehatxua egin zion bikotekide ohiari.
Jarraian, ustez pistolaren kulatarekin sudurrean kolpe bat eman zion, izter batean tiro egin zion, arma bala gehiagorekin kargatu zuen berriro bi emakumeak apuntatzeko, eta bikotekide ohiari heriotza-mehatxuak berretsi zizkion.
Fiskaltzaren testuak argitzen duenez, une horretan haren alaba sartu zen etxebizitzan. Akusatua azkar oldartu zitzaion, atea ixteko agindu zion, beso batetik heldu zion eta sofan esertzeko eskatu zion, beste bi emakumeekin batera.
Jarraian, guztiek bakean uzteko egindako eskaerei jaramonik egin gabe, neska-lagun ohiari aurpegira tiro egin zion, hain "bat-batean eta ustekabean", ezen honek ez baitzuen "defendatzeko aukerarik izan".
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.