TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albistea izango dira: Hotza eta elurra protagonista, animaliarik ez azoketan eta arrain freskorik gabeko egunak Bizkaian

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

izotza-hotza frío heladas negua invierno -bilbo-efe

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hotza eta elurra: Elur-kota 600 eta 800 metro artean kokatuko da goizean goiz, eta goizean zehar 1.000 metrotik gora igoko da. Hala ere, prezipitazio txikiak eta tartekatuak aurreikusten dira, batez ere ekialdean eta hegoaldean. Segurtasun Sailak gomendatu du arreta handiz ibiltzea barnealdeko errepideetan ostiraleko lehen orduetan, eta adi egotea izotz-plakei, bereziki mendialdeetan.

- Feriak, animaliarik gabe: Indarrean sartu da dagoeneko EAEko azoketan abereak erakusteko debekua. Dermatosi nodular kutsakorrari aurre egiteko neurriak berriro hartzeko erabakia astelehenean hartu zen, eta otsailera arte egongo da indarrean. Elgoibarko Gabon zaharreko azoka izango da neurri hori bete beharko duen lehendabizikoa. Larunbatean ospatuko da.

- Bizkaian arrain freskorik gabeko bost egun: Bizkaitarrek ohikoa ez den egoera biziko dute urteko azken egun hauetan: bost egunez jarraian ez da arrain freskorik izango salgai lurraldeko arrandegietan. Horren arrazoia ez da harrapaketa falta, abenduaren 26an Mercabilbaoko handizkako merkatua ixtea eragingo duen kate-efektua baizik, Gabonetako jai-egutegiarekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X