Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona ospitaleratu dituzte, kea arnasteagatik, Trapagaranen

Sutea etxebizitza bateko egongelan piztu da, antza denez, Gabonetako zuhaitzean.

Hiru pertsona ospitaleratu dituzte, horietako bi udaltzainak, Trapagarango etxebizitza batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sutea 19:15an inguruan piztu da, antza denez, egongelako Gabonetako zuhaitzean.

Sutearen ondorioz, etxebizitzaren jabeak eta bi udaltzainek kea arnastu dute eta Gurutzetako ospitalera (Barakaldo) eraman dituzte.

Suhiltzaileak ezbeharraren tokira bertaratu dira eta sua itzali dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X