EUSKAL HERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abenduko zubian, hotelak eta landetxeak beteta

18:00 - 20:00
Abenduko zubian, hotelak eta landetxeak beteta
Abenduko zubiak jende asko mugitzen du urtero eta aurten zifrak oso onak izan dira. Landetxeak beteta, Gasteizen hotelak %100ean eta Bilbon, %95ean. Zubi euritsua izan da baina turistek gozatu dute

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X