Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-8ko langile bat larri zauritu da, auto batek Iurretan harrapatuta

Ezbeharra Iurretako bidesarian gertatu da, Bilborako noranzkoan, goizeko 10:35ean.

AP-8ko autopistako behargin bat oso larri zauritu da gaur goizean, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra Iurretako bidesarian gertatu da, Bilborako noranzkoan, goizeko 10:35ean.

Ertzaintza ezbeharraren nondik norakoak ikertuko ditu. Langilea tokian artatzen ari dira.

Hiru erreietatik bi itxi egin dituzte, istripua izan eta gero.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X