Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Burgosen topatu dute etxetik ihes eginda zegoen neskato bizkaitar bat

14 urteko neskatoa Burgoseko autobus geltokian aurkitu dute, Malagara joateko bidaia-txartela erosita zuela.

Poliziak Burgosen topatu du Bizkaian bizi eta etxetik ihes eginda zegoen 14 urteko neskatila bat.

Aitak alaba kiroldegi batean utzi zuen, baina haren bila joan zenean bertan ez zela ikusita, telefonoz deitu zion. Neskatoak ondo zegoela erantzun zion eta jarraian eskegi egin zuen. Lagunei galdetuta, alabak Malagara joateko bidaia-txartela erosi zuela jakin zuen aitak.

Gauzak horrela, Ertzaintza ohartarazi zuen eta adingabea bilatzeko protokoloa martxan jarri zuten.

Azkenean, Poliziak Burgoseko autobus geltokian aurkitu zuen neskatila, Malagara bidaiatzeko prest.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X