Hiru espeleologo espainiarren bila ari dira Marokon
Hiru espeleologo espainiarren bila ari dira Marokon. Andaluziarrak dira hirurak eta joan den igandetik falta dira, Espainiako iturri diplomatikoek baieztatu dutenez.
Maroko hegoaldean, Marrakex eta Uarzazate inguruan, ibilaldi bat egiten ari ziren, beste sei lagunekin batera. Antza, taldetik banandu egin ziren, zerbait ikustera zihoazela esanda. Une horretan ikusi zituzten azkenengoz. Inguru oso menditsua da, kobazulo asko dituena.
Itzultzen ez zirela ikusita, espedizioburuak Espainiako Kontsultatuari eta Marokoko Jendarmeriari eman zion abisua. Horiek bilaketa-lanak abiatu zituzten, baina oraindik ez da espeleologoen arrastorik. Lurrez eta airez ari dira bila. Falta diren hiru espeleologoak kobazuloren batean egon litezkeela uste dute agintariek.
Espainiako Poliziak jakitera eman duenez, hiru espeleologoetatik bi poliziak dira, batak Madrilen du lanlekua eta besteak Almerian.
Galdutakoen senitartekoak haserre agertu dira, ez baitute uste Marokoko Jendarmeria eta Espainiako Polizia behar adina arakatzen ari direnik. Mendi gainetan ari omen dira bila, baina hiru espeleologoek ibilaldia hasi zuten arroila ingurua oraindik ez dutela begiratu esan dute senitartekoek.
Julia Ordoñez falta den espeleologoetako baten emazteak esan duenez, "Espainiako Gobernuak bilaketa lanetan murgiltzea beharrezkoa da". "Laguntza eskatzen dugu, larrialdi deia egiten diegu agintariei", esan du Ordoñezek, Canal Sur irrati-katean egin dioten elkarrizketan. "Ez dugu zalantzan jartzen Maroko egiten ari den lana, baina Espainiako Gobernuari bitartekoak jar ditzala eskatzen diogu", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
AEK-k Korrikatik kanpo utzi du CCOO sindikatua, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, "Erroldarik gabe ez naiz existitzen" lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.