Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarkeria matxista gaitzesteko elkarretaratzea, Gasteizen

Erakundeek deitu dute gaurko bilkura. Izaskun Landaidak nabarmendu duenez, elkarretaratzea noiz deitzen den 'ez da garrantzitsua', indarkeria matxistaren kontrako 'neurriak areagotzea' baizik.
18:00 - 20:00
Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzea, Gasteizen

Gasteizko Udalak eta Emakundek ostegunean izandako hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute gaurko, 12:00etan, Arabako hiriburuko Plaza Berrian. Gasteizeko Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek, Emakundeko ordezkariek, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Segurtasun sailburuek eta Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusiak egin dute bat bost minutuko bilkura isilean.

Hilketa gogor salatu eta hildakoaren familiari babes osoa eskaini nahi izan dio Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak. Bilkura hilketa izan eta astebetera deitu izanak kritika ugari ekarri du. Horren aurrean, Landaidak esan du hilketa izan eta berehala erakundeek gaitzespen oharrak kaleratu  zituztela eta bat egin zutela Gasteizko Plataforma Feministak deitutako manifestazioarekin. Landaidak argitu du protokoloak ez duela inon esaten, hilketaren biharamunean egin behar denik bilkura.

Landaidak gaineratu duenez, elkarretaratzea noiz deitzen den ez da garrantzitsua, indarkeria matxistaren kontrako neurriak areagotzea baizik. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunik ezaren "agerpen gordinena" hilketa matxista, eta horren aurrean, gizartea osoari indarkeria mota horren kontrako jarrera aktiboa erakusteko eskatu dio.

34 urteko gizon batek bikotekidea (29 urte) hil zuen, labankadaz, eta hilketaren egilea dela aitortu zion Ertzaintzari. Larunbatean, kartzelatzea agindu zuen epaileak. Biktimak hiru seme-alaba zituen, 2 eta 10 urte artekoak. Larunbatean bertan, Mugimendu Feministak elkarretaratzea egin zuen, krimena gaitzesteko.

Iaz, hiru emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide ohiek EAEn.

_______________________________________

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu 016 telefono zenbakira (doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X