Hiru urte Iñigo Cabacas gabe
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Iñigo Cabacas noiz arte', Manuren eta Josefinaren dokumentala

Gaztearen lagunek dokumental bat egin dute, Iñigoren gurasoak protagonista.
Manu Cabacas eta Josefina Liceranzu. 'Iñigo Cabacas noiz arte' dokumentalaren une bat
Manu Cabacas eta Josefina Liceranzu. 'Iñigo Cabacas noiz arte' dokumentalaren une bat

Iñigo Cabacas duela hiru urte Ertzaintzaren pilotakada batek jota hil zen gaztearen lagunek dokumental bat egin dute, Manu eta Josefina gurasoen begietatik.

Lanak Iñigo Cabacas noiz arte du izena, eta iraupena 11 minutukoa da. Karlos Trijuequek zuzendu du, hau da, gazte basauritarraren omenezko "Zu Lagun" (Jare) abestiaren bideoklipa egin zuen ekoizleak.

Senideek eta lagunek omenaldia egingo diote larunbat honetan Iñigo Cabacasi, 18:00etan, Maria Diaz Haroko kalean.

Hauxe da dokumental osoa:

"560">

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X