Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi ikastetxeen arteko ikasle desoreka, hizpide Lasarten

18:00 - 20:00
Bi ikastetxeen arteko ikasle desoreka, hizpide Lasarten
Ikastetxeetako batean etorkinen seme-alabak %25 dira, eta bestean, %5 baino ez. Egoera honen aurrean, Jaurlaritzari banaketa bidezkoagoa egitea eskatu diote.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X