Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek birziklatze enpresa bat kiskali du Lizarran

Birziklatzeko prest zegoen materialak su hartu du (zapiak, plastikoak, egurra…) eta suhiltzaileek lortu dute suak ondoko lantegietara zabaltzea ekiditea.
Suak hartu duen enpresaren kanpoaldea. Irudia: EiTB
Suak hartu duen enpresaren kanpoaldea. Irudia: EiTB

Sute batek kalte handiak eragin ditu Chipala Medioambiental enpresaren instalazioetan eta makinetan, Lizarrako Merkatondoa industrialdean, baina ez da zauriturik izan.

Lizarrako Udaltzaingoak eman dio gertaeraren berri Nafarroako Larrialdi Agentziari, 3:10ean, enpresari ke zutabe handia zeriola ikusita. Enpresak birziklatzea egiten du  eta Gebala kaleko 15. zenbakiaren parean dago. Une horretan, ez zegoen inor lantegian.

Ondoren, Lizarrako suhiltzaileak bertaratu dira, prest zeuden kide guztiekin, eta Parke Zentraleko suhiltzaileen laguntza eskatu dute; hori dela eta, Cordovillako zenbait kidek ere itzaltze lanetan lagundu dute, ponpa-kamioia eramanda. Gainera, anbulantzia batek ere jo du sutea izan den lekura, baina ez du inor ospitalera eraman, inork ez baitu arretarik behar izan.

Birziklatzeko prest zegoen materialak su hartu du (zapiak, plastikoak, egurra…) eta suhiltzaileek lortu dute suak ondoko lantegietara zabaltzea ekiditea. Izan ere, alboko enpresetako batean erregaiak, eta propano eta butano gasa banatzen dute.

Hala, 6:20 aldera, suhiltzaileek kontrolpean izan dute sute; beheko partea urarekin eta goikoa bitsarekin itzali dute. Makinek -toberak eta makina-birrintzaileak- kalteak izan dituzte, baita lantegiaren egituraren alde bat ere.

7:30ean bukatutzat eman dituzte lanok; halere, goizean zehar kontrolatuko dute, erabat itzalita dagoela baietatzeko.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X