Albiste da
Salinas (Asturias)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Onik aurkitu dute Asturiasen desagertutako neskato gipuzkoarra

Astearte arratsaldean desagertu zen Asturiaseko Salinas herritik. Neskatoa familiarekin batera dago bertan opor-egun batzuk igarotzen.

Onik aurkitu dute asteartetik Asturiasen desagertuta zegoen 13 urteko neskato gipuzkoarra, familiak EiTBri baieztatu dionez. Avilesen (Asturias) aurkitu du bertako udaltzain batek.

Ikerketako iturriek azaldu dutenez, neskatxa Avileseko Hizkuntza Eskola Ofizialetik gertu dagoen parke batean topatu dute, El Quirinal auzoan. Adingabeak bertan eman du gaua, eta ondo dago.

Neskatoaren gurasoek desagertzea salatu zuten, astearte arratsaldean etxetik atera zenetik desagertuta baitzegoen. Familiarekin batera zegoen Salinas herrian opor-egun batzuk igarotzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X