Lapurreta Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atarrabiako banku batean lapurreta egin dute

Lapurreta 14:30 aldera gertatu da Serapio Huici etorbideko sukurtsal batean. Lapurrek ihes egin dute eta ezin izan dituzte atxilotu.

Bi pertsonak edo gehiagok Atarrabiako (Nafarroa) banku batean lapurreta egin dute arratsaldean. Ondoren, harrapatutako diruarekin ihes egitea lortu dute lapurrek. Atzemaniko diruaren zenbatekoa ez dute zehaztu.

Lapurreta 14:30 aldera gertatu da Serapio Huici etorbideko sukurtsal batean.

Nafarroako Gobernuaren iturriek azaldu dutenez, altxorra bereganatu ondoren, lapurrek ihes egin dute eta ezin izan dituzte atxilotu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X