Laredoko krimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Akusatuaren aitak uste du semeak tratamendu psikiatrikoa utzi zuela

Akusatua desintoxikazio zentro batetik atera zen hilketak egin baino bost hilabete lehenago, tratamendu psikiatrikoa abiatzeko.
18:00 - 20:00
Laredoko hondartzan gertatutako krimen bikoitzaren epaiketa hasi da

Laredon (Kantabria) Laudioko (Araba) bi pertsona hil zituen gizonezkoaren aitak azaldu duenez, semea desintoxikazio zentro batetik atera zen hilketak egin baino bost hilabete lehenago, tratamendu psikiatrikoa (sendagaiekin) abiatzeko. Nolanahi ere, baliteke tratamendua utzi izana, betiere aitaren ustez.

Hiketak iazko abuztuaren 17an jazo ziren. Egun horretan, akusatuak labankadaz eraso zien 43 urteko emakumezko bati, eta horren aitari (71 urte). Ez zituen aldez aurretik ezagutzen.

Kantabriako Epaitegiak epaiketaren bigarren saioa egin du gaur, eta lekukoek, poliziek, biktimen senideek eta akusatuaren aitak deklaratu dute.

Aitak bideokonferentziaz egin du. Deklarazioan, dolu-minak agertu die biktimen senideei, eta semeak gaztetan drogekin eta alkoholarekin arazoak izan zituela azaldu du.

Bestalde, lekukoen esanetan, erasotzailea "oso lasai" zegoen egun horretan. Emakumeari hainbatetako eraso ziola gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X