Albiste da
Asunta Basterraren hilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nork hil zuen Asunta?

Ainhoa Furundarena ETBko albistegietako kazetaria Galizian da, Asunta Basterra neskatoaren hilketaren epaiketa jarraitzen.
Ainhoa Furundarena Santiagon da, epaiketa gertutik jarraitzen. Irudia: EiTB
Ainhoa Furundarena Santiagon da, epaiketa gertutik jarraitzen. Irudia: EiTB

Atzera begirada sakona egin behar izan du Rosario Portok. Luze, oso luze doa bere deklarazioa. Totelka, eta une askotan urduri eta hunkituta. Gertakizunak, datak eta egindakoak ondo gogoratu gabe azaldu da epaimahaiaren aurrean. Batzuk besteak baino hobeto gogoratu ditu, egia esan.

Une gogorrenak hilketaren egunaren galderekin iritsi dira. Asuntaren gorpuaren argazkiak, soka zatiak eta beste hainbat froga. Akusatuak malko ugari bota ditu, eztanda eginez. Prentsa aretoan isiltasuna eta hotzikara. Ez gara inoiz horrelakoetara ohitzen.

Errugabea. Behin eta berriro esan du. Errugabe dela. Berak alaba maite zuela. Eta hala bada, nork hil zuen Asunta?

il zuen Asunta?

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X