Jaiotza kopurua % 1,4 hazi zen EAEn 2014an
Jaiotza kopurua % 1,4 hazi zen iaz Euskal Autonomia Erkidegoan, 2013ko datuekin alderatuta, 19.378 jaioberri erregistratu baitziren guztira. Araban izan zen hazkunderik handiena (% 5,7), Gipuzkoan (% 1,2) eta Bizkaian (% 0,1) baino askoz ere gehiago hazi baitzen, baina kopuruak bere osotasunean hartuta, 3.277 ume jaio ziren iaz Araban, 6.361 jaio ziren Gipuzkoan, eta 9.740, berriz, Bizkaian.
Eustatek gaur kaleratu dituen datuen arabera, mila biztanleko, batez beste, 8,9 haur jaio ziren EAEn 2014an: 10,3, Araban; 9, Gipuzkoan; eta 8,5, Bizkaian.
2014an ama izan ziren emakume gehienak, % 38,3, 30 eta 34 urte artekoak ziren (halere, adin-tarte horretan ama izan zirenen kopuruak puntu erdi egin zuen behera aurreko urteko datuekin alderatuta); % 34,5, 35 eta 39 urte artekoak ziren; eta % 7,8, berriz, 40 urtetik gorakoak (gora egin zuen, beraz).
Azken bost urteotako joera aldatuz, 20 eta 29 urte bitartean ama izan zirenen kopuruak ere gora egin zuen; ama izan zirenen % 4,6k 20 eta 24 urte artean zituzten, eta % 13,6k, 25 eta 29 artean. Ama nerabeen kopuruak ere gora egin zuen iaz: 2014an jaiotako umeen % 1,3k ama nerabea zuten.
Ama izan zirenen naziotasunari dagokionez, EAEn erditu ziren emakumeen % 18,3 kanpotik EAEra bizitzera etorritakoak ziren; besteak beste, marokoarrak (594), errumaniarrak (348), kolonbiarrak (247), boliviarrak (243), aljeriarrak (169), ekuatortarrak (158) eta nigeriarrak (151).
Bestalde, ezkondu gabeko bikoteek izandako ume kopurua (7.732) % 6,6 hazi zen 2014an, 2013ko datuekin alderatuta.
Orotara, 18.908 erditze izan ziren iaz; ume bakarrekoak izan ziren horietako 18.385, erditze bikoitzak izan ziren 510, eta hirukoitzak, 510. 1.091 erditze, berriz, goiztiarrak izan ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.