Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sutea izan da Zierbenan, Ceballos muturreko parke eolikoan

Garrak aire-sorgailu batean piztu dira 07:50 aldera. Sutean ez da inor zauritu.
18:00 - 20:00
Bilboko Superportuko aerosorgailu batek su hartu du

Sutea izan da goizean Bilboko Portuko parte eolikoko aire-sorgailu batean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Garrak 07:50ean piztu dira. Ez da inor zauritu, baina, badaezpada, ingurua itxi dute, aire-sorgailuaren zatiak erortzen ari zirelako.

Suhiltzaileak bertaratu dira sutea amatatzera, eta 09:00etarako itzalita zuten erabat.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X