Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotuta Donostian, bikotekideari erasotzeagatik

32 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, haurdun dagoen bikotekideari aizto batekin mehatxu egin eta behin baino gehiagotan kolpatzeagatik.

32 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, haurdun dagoen bikotekideari aizto batekin mehatxu egin eta behin baino gehiagotan kolpatzeagatik, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atzo, 19:30 aldera hartu zuten atxilo gizasemea. Ospitale bateko larrialdi zentrora joan zen emakumea, eta bikotekideak eraso ziola esan zuen. Azken asteetan bikotekideak tratu txarrak eman zizkiola esan zien emakumeak zentrora bertaratu ziren ertzainei.

Ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilo hartu zuten, genero indarkeria delituta leporatuta. Gaur igaroko da epailearen aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X