Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fran Riverak alaba txikia eskutan toreatu du, eta polemika piztu da

Andaluziako Arartekoak toreatzailearen aurka egitea aztertuko du.
Fran Riverak alaba txikia eskutan toreatu du. Argazkia: @F.R.Paquirri
Fran Riverak alaba txikia eskutan toreatu du. Argazkia: @F.R.Paquirri

Andaluziako Ararteko eta Adingabearen Defendatzaileak "erabateko arbuioa" agertu du astelehen honetan, Fran Rivera toreatzaileak 5 hilabeteko alaba eskuan zuela toreatu baitu. Toreatzaileak berak argazkia igo du Instagramera, eta polemika handia piztu da sare sozialetan.

"Argazkia benetakoa bada, erabateko arbuioa adierazten dugu. Informazioa bilduko dugu, Fran Riveraren aurka egitea aztertzeko", azaldu du Andaluziako Arartekoak, Twitterren.

Toreatzaileak berak kritikei erantzun die sare sozial horretan, eta alaba arriskuan jarri duela esatea "basakeria" dela adierazi du. "Nire besoetan baino leku seguruagorik ez du izango sekula", nabarmendu du.

Twitterreko eta Instagrameko erabiltzaile ugarik toreatzailearen aurka egin dute, eta umetxoa arriskuan jarri izana eta "arduragabea" izatea egotzi diote. Askok alabaren zaintza kentzea ere eskatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X