LUR-JAUSIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Furgoneta eta garabi kaltetuta, Lasarten izandako luizi baten ondorioz

Mendi-hegal batean izan da lur-jausia, eta barrenean zuen euste-hormak behera egin du, inguruan aparkatuta zeuden ibilgailuen gainera. Inork ez du minik hartu.
18:00 - 20:00
Luizi batek hainbat ibilgailuri eragin dio Lasarte-Orian

Furgoneta batek eta garabi batek kalteak izan dituzte Lasarte-Orian, Rekalde poligonoan, 14:10 inguruan, izandako lur-jausiaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Mendi-hegal batean izan da luizia, eta barrenean zuen euste-hormak behera egin du, inguruan aparkatuta zeuden ibilgailuen gainera.  Inork ez du minik hartu.

Ertzaintza eta suhiltzaileak joan dira bertara.

n dira bertara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X