Bisurteak, zergatik?
Gaur otsailaren 29a da; 2016a bisurtea da, beraz. Berezitasun hau lau urterik behin gertatzen da, eta egutegiaren ezberdintasunak zuzentzera dator.
Urte bakoitzak 365 egun ditu, baina baita zenbatzen ez diren 5 ordu eta 48 minutu ere. Ondorioz, lau urterik behin egun bat gehitu beharra dago, eta, hortaz, 366 egun ditu.
Bisurtea latinetik datorren adiera da: bis sextus dies ante calendas martii (seigarren eguna martxoa baino lehen). Julio Zesarrek otsailaren 23 eta 24 artean beste egun bat tartekatu zuen.
Calendas, nonas eta idus
Juliotar egutegian otsailaren 24a martxoko kalendetako (hilabeteko lehen eguna) seigarren eguna zen. Erromatarrek ez zituzten egunak martxoaren 1etik 31ra zenbatzen, hiru data bakarrik zituzten erreferentzia: kalendak, nonak eta idusak. Zenbatzeko erreferentzia eguna hartzen zuten (kasu honetan, martxoaren 1a).
Egutegi gregorianoan, egun estra hori otsailaren amaieran jarri zuen Gregorio XIII.a aita santuak. Hala, 28 egun izatetik 29 izatera pasatu zen.
Lautan zatigarriak
Bisurtea zein den erabakitzeko ‘arauei’ dagokienez, laurekin zatigarriak ziren urte guztiak hartzen ziren bisurtetzat juliotar egutegian. Gregorianoan ere, bisurteak laurekin zatigarriak diren urteak dira, baina 100ekin zatigarriak direnak kenduta. Hala ere, badago salbuespen bat: urte bat 100ekin eta 400ekin zatigarria bada, orduan bisurtea da.
Mende amaierako urteak eta bukaeran 00 dutenak (mendea 4ren multiplo ez denean) baztertzen ditu sistemak, adituek azaldu dutenez.
K.a. 49. urtean hasi zen
Bisurtekoaren egun estraren historia K.a. 49 urtean hasi zen, Julio Zesar buruzagiak egutegi bikaina Kleopatra faraoiaren lurraldean, Egipton, aurkitu zuenean. Egutegi erromatarra desfasez josita zegoen.
Orduan, Alexandriako Sosigenesen eskuetan utzi zuen juliotar egutegia diseinatzeko ardura. Sosigenes astronomoa, matematikaria eta filosofoa zen.
Desfase naturala
Egutegi horrek 365 egun zituen eta egun bat gehiago lau urterik behin, Lurrak Eguzkiaren inguruan ematen duen bira sinkronikoa ez denez desfase natural bat sortzen delako.
Egutegi erromatarrak pilatuta zituen desfaseen ondorioz, K.a. 46. urtea historiako luzeena izan zen: 445 egun. Ezohiko urte horri “juliotar urtea” edo “anabasaren urtea” deitu zioten, Wikipediak jasotako azalpenaren arabera.
Sothis izarraren agerraldia lau urterik behin egun bat atzeratzen zela bazekiten egiptoarrek, urte berriari hasiera emanez. Hala ere, 200 urte lehenago, Kanopeko kontzilioan, erreforma egin ahal izan zutenean, egiptoarrek ez zuten aldatu apaizen eta politikarien arteko borrokengatik.
Egutegi hori ofiziala izan zen mende askotan. Nizeako kontzilioan Sosigenesen hanka-sartze bat zegoela ohartarazi zuten, baina ez zuten zuzentzeko ezer egin 1582ra arte, egutegi gregorianoa finkatu arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Aske utzi dute Barakaldon udaltzain baten tiroa jaso zuen ustezko lapurra
Gizonak arma zuri batekin egin zien mehatxu poliziei, eta udaltzain batek hanka batean tiro egin ostean atxilotu zuten.
EHUn ke poteak jaurti eta pankartak jarri direla eta, epelkeria ukatu eta salbuespenak direla esan du Bengoetxeak
EHUko errektoreak azaldu duenez, jarduera protokolo bat prestatzen ari dira, hezkuntza komunitate osoaren ekarpenak bilduta, erakundearen barruan errespetua eta bizikidetza sustatzeko.
Beste bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, adingabe bat sastatzea leporatuta
Aurretik atxilotutako bost gazteek bezala, 19 eta 20 urte bitartean dituzte. Ertzaintzak labanak eta mailuak zituen poltsa bat topatu zuen horien autoan, eta konfiskatu egin zizkieten.
Behin-behinean aske utzi du epaileak Basaurin bikotekidearen heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotutako gizona
45 urteko gizona 15:00ak aldera eraman dute epaitegira, eta epaileak behin-behinean aske utzi du baina egunero auzitegira joateko aginduarekin. Pasaportea ere kendu diote.
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta bat artatzera joandako udaltzainei labanaz mehatxu egitea egotzita
Agenteak taser pistola bat erabiliz saiatu ziren hura geldiarazten, eta ez zutela lortzen ikusita, tiro egin zioten hanka batean. Atxilotua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten gero, baina arriskutik kanpo dago.
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.