Gaixotasun neurologikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parkinsona aurretiaz atzemateko urratsa eman dute euskal ikerlariek

Parkinsona erretinaren eta larruazalaren bidez ikertu ahal izateko sistema bat sortu dute eta, modu horretan, aurretiazko diagnostikoa ahalbidetzeko.
MAM-eko argazkia: parkinsona_
MAM-eko argazkia: parkinsona_

Euskal ikerlari talde batek Parkinsona erretinaren eta larruazalaren bidez ikertu ahal izateko sistema bat sortu dute, "gaixotasun askotan garunean gertatzen dena erretinan islatzen baita", euren esanetan.

Ikerlari talde horretan BioCruceseko Endekapenezko Gaixotasunen taldeko medikuek zein neuropsikologoek parte hartzen dute, baita Deustuko Unibertsitateko Nahasmendu Neuropsikologiko eta Psikiatriko Larrien taldeko kideek ere.

Gaur egun erretina garunerako leiho bat gisa hartzen da; izan ere, Parkinsonaren eta beste gaixotasun neurologiko batzuen (Esklerosi Anizkoitza eta Alzheimerra) eraginez erretinan gertatzen diren alterazioek lotura handia dute gaixotasun horiek burmuinean eragiten dituzten aldaketekin.

Proiektuko ikerlarien arabera, Parkinsonaren kasuan alterazio bat gertatzen da erretinaren morfologian , "lautze antzeko bat gertatzen da".

Medikuntza-irudi bidezko proben bitartez eta inbaditzailea ez den modu batean, posible egin dute ikusmenezko sintomek eta sintoma kognitiboek erretinaren eta garunaren alterazioekin duten harremana ikertzea, Parkinson pazienteen kasuan.

Modu horretan egiten dute, "garunera heltzeko teknika inbaditzaileak erabiltzea ez da etikoki bidezkoa Parkisonaren kasuan.  Larruazala, ordea, oso gune erabilgarria da gaixo horien diagnostikoak egiteko",  zehaztu dute ikerlariek.

Era berean, sistema horren bidez lortu diren emaitzak egungo proba diagnostikoei aurre hartu nahi diete, aurretiazko diagnostikoa ahalbidetu eta terapia eraginkorragoak egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X