Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona erreskatatu dituzte naufragio batetik, Castron

Bietako bat egoera larrian zegoen eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Castro Urdiales pareko uretan itsasontzi bat hondoratu da gaur arratsaldean. Ontzi barruan bi pertsona zeuden eta erreskatatu egin behar izan dituzte. Horietako bat Gurutzetako ospitalera eraman dute, larri baitzegoen; besteak, berriz, zauri arinak zituen eta Castroko Cotolino ospitalean ingresatu dute.

Castroko larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez, Gurutzetako ospitalera eraman duten laguna Castroko portuan suspertu egin behar izan dute aurretik.

112 Larrialdi Zerbitzuak 13:20an jaso su abisua. Jarraian dagokion operatiboa jarri du martxan, eta Bilboko Itsas Salbamendua ere jakinaren gainean jarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X