ZIRKULAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioilari bat zauritu da Loiun, gidatzen ari zen ibilgailua iraulita

51 urteko kamioilari bat zauritu da goizaldean, Txorierrin, Erletxetan, gidatzen ari zen ibilgailua iraulita.

51 urteko kamioilari bat zauritu da Loiun, N-637 errepidean, Txorierrin, gidatzen ari zen ibilgailua iraulita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

03:15ean jazo da ezbeharra, Erletxetarako noranzkoan. Ibilgailua irauli egin da eta errepideko erdibitzailean gelditu da, eta ezkerreko bidea itxi egin dituzte bi noranzkoetan. Gidaria zaurituta eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

Gaur goizean kendu dute kamioia errepidetik eta garbiketa lanetan ari dira orain.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X