SIMULAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hegazkin-istripu bat simulatuko dute Hondarribiko aireportutik gertu

Asteazkenean egingo dute simulazioa, Hondarribiko aireportutik gertu, 09:30etik 11:30era.
hondarribia
iberia aeropuerto hondarribia EFE

Hegazkin-istripu baten simulazioa egingo du Aenak, asteazken honetan, Irunen, Hondarribiko aireportutik gertu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, asteazkenean egingo dute simulazioa 09:30etik 11:30era. Simulazioa dela eta, Irungo Letxunborro etorbidea itxita egongo da goiz osoan.

Irungo Puiana auzora joateko biribilgunearen eta Eskortzako biribilgunearen arteko errepide zatiak egongo dira itxita. Errotako errepidetik bideratuko du trafikoa Udaltzaingoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X