GERTAERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

62 urteko arrantzale bat hil da Donostian, uretara erorita

Gurutze Gorriko ontzi batek erreskatatu du gorpua. 

arrantzalea igeldo donostia gorpua efe

Donostian ostegun honetan hildako arrantzalea. Argazkia: EFE

62 urteko arrantzale bat hil da gaur goizean Igeldo parean (Donostia), arroketatik uretara erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Itsas Salbamenduak jakinarazi duenez. 

Ezbeharra 08:00ak aldera gertatu da, eta beste arrantzale batek deitu du larrialdi zerbitzuetara gizon bat uretara erori dela eta atera ezin zuela ohartarazteko. 

Istripuaren berri izan ondotik, Itsas Salbamenduko eta Gurutze Gorriko ontziak bertaratu dira. 

Gurutze Gorriak erreskatatu du gorpua. 

Gorpua Auzitegi Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. 

Zure interesekoa izan daiteke

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haurdunaldian ematen den genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke

Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeria egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra aldarrikatu dute adituek Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X