Albiste izango dira: Realzaleak Sevillara begira, Santanderreko tragedia, eta azken ordua Ekialde Hurbiletik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Realzaleak Sevillara begira: Apirilaren 18an Sevillara joateko hegaldiak eta ostatua bilatzeko eguna. Realak Atletico Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak egun horretan Sevillako La Cartuja futbol-zelaian jokatuko den finalean. Talde txuri-urdinak 1-0 irabazi zien atzo zuri-gorriei Anoetan, Oyarzabalek azken minutuetan penalti bat sartu ostean.
- Tragedia Santanderren: Espainiako Gobernuaren Kantabrian duen Ordezkaritzak atzo jakinarazi zuenez, Santanderren hildako bost pertsonen artean Barakaldoko (Bizkaia) 19 urteko bi neska zeuden eta Balmasedako (Bizkaia) 21 urteko mutil bat. Gainera, Bilarreko (Araba) gazte bat larri dago Marques de Valdecilla Unibertsitate Ospitalean.
- Azken ordua Ekialde Hurbiletik: Iranek Israelen eta Estatu Batuen aliatu diren Golkoko herrialdeen aurkako beste eraso uholde bat egin du gaur goizaldean, Washingtonek eta Israelek Teheranen aurka abian jarritako operatiboaren ondorioz Ekialde Hurbilean piztutako gerraren seigarren egunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera