Bakea munduan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikerketa baten arabera Europa munduko tokirik baketsuena da

Herrialde arriskutsuenen artean, berriz, hauek egongo lirateke: Siria, Irak, Nigeria, Afganistan eta Pakistan.

Bakearen eta Ekonomiaren Institutuak egindako azterketa batek dioenez, terrorismoaren gorakadak eta ezegonkortasun politikoak mundua toki arriskutsuago batean bihurtu zuten aurreko urtean.

Era berean,  azterketa horrek dio Europa dela munduko tokirik baketsuena, nahiz eta Pariseko eta Bruselako atentatuek puntuazioaren beherakadan eragin izan duten.

Herrialde arriskutsuenen artean, berriz, hauek egongo lirateke: Siria, Irak, Nigeria, Afganistan eta Pakistan.

Errefuxiatuei dagokienez, azken hamar urteotan gorakada handia eman dela dio ikerketak. Datu horien arabera, guztira 60 milioi pertsonek ihes egin behar izan dute.

Ondorioz, biolentziak 2015. urtean izan zuen inpaktu ekonomikoa 11,9 bilioi eurokoa izan zela dio txostenak.

Azken urteotan egindako jarraipenaren arabera, 81 herrialdeetan bake gehiago dago, baina beste 79 herrialdeetan kontrako joera eman da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X