Garaio eta Landako hondartzek arautegi berria estreinatuko dute
Araban larunbat honetan hasiko dute udako hondartzen denboraldia eta, Uribarri Ganboa urtegiko Garaio eta Landako hondartzek arautegi berria estreinatuko dute.
Uribarri Ganboako hareatzek “bandera urdina” lortu dute lehenbizikoz eta sari honek, hareatza hauen kalitatea balioan jartzeaz gain, arautegi zorrotzago bat ezartzeko obligazioa ere badakar.
Udaro 300.000 erabiltzaile joaten dira Garaioko eta Landako hondartzetara eta, arautegi berri honek ingurugiroa babesteaz gain, elkarbizitzarako oinarrizko arau batzuk erregulatu nahi ditu.
Larunbat honetatik aurrera eta, udako denboraldian zehar, guztiz debekatuta egongo da txakurrekin uretara sartzea, egokitutako tokietatik kanpo aparkatzea, 30 km/h baino gehiagora gidatzea, kanpatzea, sua piztea edo zaborra botatzea. Arau-hauste hauek 750 euro eta 1.500 euro arteko isunak izan ditzakete.
Era berean, arau-hauste larrienek 3.000 euro eta 15.000 euro arteko isunak izango dituzte; Besteak beste, ingurugiroaren aurkako ekintzak egitea edo hiri-altzariak hondatzea zigortuko dira.
Bestalde, arau-hauste arinen artean, zarata gogaikarriak egitea edo komunetako eraikinetara animaliak sartzen uztea zigortuko dira eta, 50 euro eta 750 euro arteko isunak izan ditzakete.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu dira Azkoitian, etxe batean izandako sutean
Trino Uria kalean piztu da sua eraikineko azken solairuan, asteleheneko ordu bata aldera. Bi lagun artatu dituzte lekuan bertan; zaurituetako batek erredurak ditu eta ospitalera eraman behar izan dute. Eraikin osoa hustu dute, eta sua kontrolpean duten arren, Azpeitia eta Eibarko suhiltzaileak lanean ari dira kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.
EAEko farmazialariek uda baino lehen utziko diote sendagaien kupoia ebakitzeari
Osasun Saila farmazien kudeaketa-sistemak egokitzen ari da, fakturazioa sendagaien ontzietako datamatrix kodea irakurriz "egunean eta online" egin ahal izateko.
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta, harrezkero, urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere ez du egin, baina dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egin du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibili da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratu da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen laguntzarekin
Jokabide suizidak prebenitzeko eta horiek pairatzen dituzten pertsonak artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, droga-trafikotik ateratako dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman dituzte.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte dira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen denetik, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak.