Gasteizko azoka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etiketak euskara hutsean jartzeagatik kargu hartu diote nekazari bati

Ohiko berrikusketa batean, Udaleko ikuskatzaile batek “formalki kargu hartu” zion, “barazkien salneurriari buruzko informazioa gazteleraz ez izateagatik”.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Ohiko berrikusketa batean, Gasteizko Udalaren ikuskatzaile batek “formalki kargu hartu” ziola azaldu zuen Etxeko Baratzak ekainaren 9an, Facebook sare sozialean, “barazkien salneurriari buruzko informazioa gazteleraz ez izateagatik”.

Orbisoko (Kanpezu, Araba) nekazariek ikuskatzailearen erabakiarekin harriturik agertu ziren.

“Guk fede oso onez, azokara joan ginen lehen egunetik, produktuen salneurriak euskaraz jarri genituen. Gure hizkuntza da eta hori zuzenena dela uste dugu. Baina, antza denez, Gasteizko Udalak euskara nahikoa ez dela uste du, eta bi hizkuntza ofizialak erabili behar ditugu”, salatu du.

Araudiarekin “haserre” azaldu ziren Etxeko Baratzeko ordezkariek. Neurriarekin batera isunik ezarriko ez dutela jakinarazi zuten Udaleko iturriek Ser irratian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X