Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Sopela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Surflari bat oso larri dago, Barinatxa hondartzan erreskatatu ondoren

Ezbeharra 21:00ak aldera gertatu zen. Surflaria itsasoan flotatzen zegoen, kideek abisua eman zutenean.

Sopelako Barinatxa hondartzan atzo erreskatatu zuten surflaria larri dago, ETBk jakitera eman duenez.

Ezbeharra 21:00ak aldera gertatu zen. Surflaria itsasoan flotatzen zegoen, kideek abisua eman zutenean.

Bertako sorosleek, suhiltzaileek eta osasun zerbitzuek hartu zuten parte erreskatean.

Gertatutakoa ikertzen ari dira. Surflaria, bitartean, larri dago, Gurutzetako Ospitalean.

.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X