Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
IRUN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Irunen, kreditu-txartel bat klonatzeagatik

Ertzaintzak jakitera eman duenez, kamioilari baten kreditu-txarteleko datuak klonatu zituen ustezko iruzurgileak, eta Toulouseko gasolindegi batean 2.400 euro gastatu zituen klonatutako txartelarekin.

39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, atzo, Ertzaintzak, Irunen, iruzur delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, kamioilari baten kreditu-txartela klonatu zuen ustezko iruzurgileak,  eta Toulouseko (Frantzia) gasolindegi batean erabili zuen. "Zazpi ordainketa egin zituen klonatutako txartelarekin Toulouseko gasolindegian, eta 2.400 euro xahutu zituen",  eman zuen jakitera Ertzaintzak.

Joan den asteartean gertatu zen iruzurra. Kamioilari batek hiru orduan zazpi ordainketa egin zituen gasolindegi batean, guztiak txartel berberarekin. Bi kamioi erabili zituen gasolina hartzeko.

Iruzurra pairatu zuen enpresak berehala jarri zuen salaketa, Toulouseko gasolindegian egindako ordainketak ikusita. Antza, kreditu-txartelaren jabea Toulousetik ehunka kilometrora zegoen  eta soinean zeraman  txartel originala.

Ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak, eta Toulouseko gasolindegian iruzurra egiteko erabilitako kamioietako bat Irungo logistika-enpresa batena zela baieztatu zuten.

Atxilotutako gizonezkoa gaur eramango dute epailearen aurrera, deklaratzera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerrian, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X