Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da goizean Armiñonen izandako istripu batean

Istripua A-1 autobian gertatu da, Burgosera bidean. Furgoneta batek eta kamioi batek talka egin dute, eta lagun bat hil eta beste bat zauritu da.
18:00 - 20:00
Furgoneta bateko bidaiaria hil da kamioi bat jota, Armiñonen

65 urteko emakume holandar bat hil da eta 71 urteko gizonezko holandar bat zauritu, A-1 errepidean, Armiñonen (Araba), izandako istripuan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

05:50ean izan da ezbeharra, eta, gutxienez, kamioi batek eta furgoneta batek egin dute talka. Kolpearen ondorioz, bi lagun -65 urteko emakume bat eta 71 urteko gizonezko bat- ibilgailuetako baten barruan harrapatuta gelditu dira eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte.

65 urteko emakumea bertan gelditu da hilotz eta berarekin zihoan 71 urteko gizonezkoa zaurituta eraman dute Burgosko ospitalera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X