Eraso matxistak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanferminetako bortxaketaren 4 auzipeturi beste eraso bat egotzi diete

Gazteek sexu-abusuak egin zizkioten 21 urteko neska bati, Kordoban, eta grabatutako bideoa partekatu zuten.
Jendetza bildu zen Iruñan eraso matxistak salatzeko. EFE

Sanferminetan taldean egindako bortxaketa ikertzen ari den epaileak beste eraso matxista bat egotzi die auzipetu dituzten bost gizonetako lauri. Zehazki, Kordoban, maiatzean, 21 urteko neska batek pairatutako sexu-abusuen erantzule egin ditu.

Auzipetuek sakelakoarekin grabatu zituzten egindako erasoak, eta grabatutako bi bideoetako bat txat batean partekatu zuten. Epailearen esanetan, "biktima korderik gabe uzteko substantziak erabili zituzten zantzu argiak daude".

Ikerketa Pozoblancoko (Kordoba) epaitegien esku utzi du Iruñeko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko buruak. Izan ere, abusuak bertan gertatu ziren.

Gertatutakoa

A.J.C.E. akusatuak biktima etxeraino eramateko eskaini zuen bere burua. Neska ibilgailuan sartu eta kopilotuaren aulkian jesarri zenean, baina, "korderik gabe" geratu zen.

Autoak jasotzen duenez, ibilgailura J.A.P.M., J.E.D. eta A.M.G.E. ere igo ziren; azken horrek gidatzen zuen bitartean, "denek ukitzen zizkioten bularrak" eta A.J.C.E.-k "ahoan musu ematen zion, elkarrekin biktimaren kontura barre eginez",  testuaren arabera.

Magistratuak gaineratu duenez, Pozoblancora eraman zuten ondoren, eta bertan esnatu zen biktima, "ibilgailuaren atzean erabat biluzik" eta arropa apurtuta.

Emakume gazteak arropa jantzi zuen, eta kopilotuaren tokian jarri zen ondoren; une horretan, ustez, "felazioa egitea" eskatu zion A.J.C.E.-k. Emakumeak, baina, ez zuen halakorik egin eta, epaileak azaldu duenez, akusatuak kolpatu egin zuen, ''birritan aurpegian eta beste behin besoan''. Jarraian, autotik kanpora bultzatu zuen eta iraindu egin zuen.

Bideoa txat batean zabaldu zuten

Ibilgailuan egindako ukituak ustez J.A.P.M.-k grabatu zituen, A. M. G. E.-ren telefonoarekin, eta bi bideo-artxibo grabatu omen zituen. Horietatik bigarrena "Manada" (saldoa) izeneko txatean zabaldua izan zen, eta bertan biktimaz ere aritu ziren, "loti ederra" hitzak erabilita.

Elkarrizketa horretatik J.A.P.M.-k beste txat batera zabaldu omen zuen bideoa, "Peligro" (arriskua) izenekora. Elkarrizketa horretan A.B.F ere zegoen, sanferminetako bortxaketa dela-eta auzipetutako bosgarren gizona.

Epaileak zehaztu duenez, ekintza hauek guztiak Kode Penaren 181. artikuluan daude jasota, sexu-abusu delitu gisa. A.J.C.E.ren kasuan, lesioen delitua ere egotzi dio magistratuak.

Epaileak, halaber, biktimaren kontaketa azpimarratu du, eta gertatutakoaz ezer ez zekiela esnatu zela nabarmendu du. Horri lotuta, adierazi du "bideoetan agerikoa dela biktimaren konorterik eza".

Burundanga

Horren harian, epaiak argitu du biktimaren arabera "berehalakoa" izan zela konorte-galera hori, "autoan sartu eta berehalakoa". Horrekin batera, "loti ederra" hitzekin definitu izana eta ustez burundanga sustantzia erabili izanaren erreferentziak aipatu ditu. Hain zuzen ere, "Arriskua" izeneko txat horretan hitz egin omen zen burundangaren ustezko erabileraz bideoa bertan zabaldu ostean.

Epaileak gaineratu duenez,  sustantzia horren ustezko erabilpenak azalduko luke "Veranito" txatean ere A.B.Fk erreferentzia egin izana eta "Iruñeko bidaiara ere burundanga eramateko borondatea" agertu izana.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X