Otsoportillon eta Iberon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroan hobitik ateratako 5 lagunen gorpuzkiak identifikatu dituzte

Jose Roa Garcia, Meliton Agirre Lezea, Francisco San Roman Galbete eta Domingo eta Francisco San Roman Otxoaren arrastoak dira. Aranzadi Zientzia Elkarteak identifikatu ditu.
Nafarroan hobitik ateratako 5 lagunen gorpuzkiak identifikatu dituzte. Argazkia: www.navarra.es
Nafarroan hobitik ateratako 5 lagunen gorpuzkiak identifikatu dituzte. Argazkia: www.navarra.es

Otsoportillon eta Iberon (Nafarroa) hobitik ateratako bost lagunen gorpuzkiak identifikatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak, Nafarroako Gobernuak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Horietako bat Jose Roa Garcia zen, Iruñeko zinegotzia, eta bere gorpuzkiak abenduan aurkitu zituzten, Iberon.

Beste lauak Otsaportilloko hobian aurkitu zituzten, eta Nafarroako Gobernuak baieztatu duenez, Meliton Agirre Lezea (Olaztiko bizilaguna); Francisco San Roman Galbete (Altsasun jaioa eta Urdiaingo bizilaguna); eta Domingo eta Francisco San Roman Otxoaren (Ziordiako bizilagunak) arrastoak dira.

Gorpuzkiak identifikatu ostean, Nafarroako Gobernuak haien sendiekin jarri da harremanetan, hobitik ateratako aztarnak ahalik eta lasterren emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X