Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Usurbilen, auto batek harrapatuta

N-634 errepidean, Lasartetik Usurbilera bidean, gertatu da ezbeharra, Ugaldea industrialdera heldu baino lehenago.
18:00 - 20:00
Gizon bat hil da Usurbilen, auto batek harrapatuta

Gizon bat hil da Usurbilen, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eusi jakinarazi dionez.

Ezbeharra 06:55 aldera gertatu da, N-634 errepidean, Lasartetik Usurbilera bidean, Ugaldea industrialdera heldu baino lehenago.

Anbulantzia bat bertaratu da, baina osasun langileek gizonezkoa hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Istripuaren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

rgitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X