Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteburua Euskal Herrian: ilun, hotz eta euritsu

Larunbaterako, abisu horia ezarri dute prezipitazio handiak izatea aurreikusi baitute.
Giro makurra. EFE
Giro makurra izango da nagusi asteburuan. EFE

Euri-jasak, tenperaturaren bat-bateko jaitsiera eta ipar-mendebaldeko haize zakarra. Osagai horiek izango ditu azaroko lehen asteburuak. Horrenbestez, Euskal Herriak Mordorren itxura hartuko du, J.R.R. Tolkien idazleak 'Eraztunen jauna' eleberri sortarako asmatutako herrialdearena.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, fronte hotza sartuko da larunbatean, eta goi geruzetan aire hotza dagoenez, ezegonkortasuna eta giro iluna izango dugu nagusi. Iragarpen hori oinarri, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du larunbaterako, prezipitazio handiak izango baitira, aurreikuspenen arabera. Abisua 06:00etatik 15:00etara egongo da indarrean.

Ostirala eguraldi lasaiarekin abiatu dugu, baina orduak pasatu ahala, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituz joango dira. Eguerdian, zerua oso hodeitsu geratuko da, eta euri apur bat egingo du, batez ere barnealdean. Arratsaldean, atertzera egingo du, eta ostarteak zabalduko dira; egunaren amaieran, baina, zaparrada batzuk botako ditu berriro. Eguerdian, hego-haizea zakartu egingo da, isurialde atlantikoan tenperatura atzo baino gehiago igoko da, baina gainerako eskualdeetan tenperaturak behera egingo du.

Larunbatean, haizea aldatzearekin batera makurtuko da eguraldia. Goizeko lehen orduetan, ipar-mendebaldera aldatuko da, eta, une horretatik aurrera, zerua estali egingo da. Euria erruz egingo du, bereziki isurialde atlantikoan; zaparrada handiak bota ditzake zenbait lekutan. Euria egiteaz gainera, dezente hoztuko du, izan ere, tenperatura maximoak bezperan baino 10 bat gradu beherago kokatuko dira (14 ºC inguruan). Egunaren amaieran, haizeak mendebaldera egingo du, ostarte batzuk irekiko dira, eta euria ez du goizean bezain mardul egingo. Elur-maila 1.500 metrotik behera jaitsiko da egunaren amaieran.

Igandean, tenperatura are gehiago jaitsiko da, baita elur-maila ere. Isurialde atlantikoan, ezegonkortasuna izango da nagusi: zaparrada mardulak botako ditu, eta trumoiak jo eta txingorra ere egin dezake noizean behin. Hegoaldean, tarteka bustiko du, baina intentsitate txikiagoarekin. Tenperatura maximoek doi-doi gaindituko dituzte 10 ºC-ko maila, eta izotza egingo du mendi inguruetan. Elur-kota 1.000 metro ingurura jaitsiko da egunaren amaieran. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, eta hotz sentsazioa handitu egingo du.

ditu egingo du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X