Bilboko aireportua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BEZa itzultzeko sistema elektroniko berria jarriko dute martxan Loiun

Europar Batasunetik kanpo bizi diren bidaiariei BEZa itzultzeko prozesua azkartzen du sistema berriak.
Bilboko aireportua. Artxiboko argazkia: EFE

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak (AEAT) Europar Batasunetik kanpo bizi diren bidaiariei BEZa itzultzeko sistema elektroniko berria jarriko du martxan Bilboko aireportuan (Loiu).

Sistema berria azaroaren azken astean jarriko dute martxan, baina dagoeneko proba batzuk egin dituzte Madrilgo aireportuan (Barajas). Zehazki, Bartzelonan, Valentzian, Sevillan, Bilbon, Malagan, Palma Mallorcakoan, Alacanten, Eivissan, Asturiasen, Santanderren, Girona, Castellon eta Maon jarriko dute indarrean sistema elektroniko berria.

Era berean, bidaiarien joan-etorria nabari den beste aireportu batzuetan sistema elektroniko bera ezartzeko asmoa du Zerga Administrazioko Estatu Agentziak. Besteak beste, Algeciras, Lleida, Cadiz eta Tarifa hirietan.

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak (AEAT) ohar baten bidez jakinarazi duenez, sistema elektroniko berria erabiltzen duten komertzioek segurtasun gehiago izango dute eta denbora gutxiago behar izango dute bidaiariei BEZa itzultzeko.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu