Hondakinen kudeaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoak Tuterara bidaliko du errefusaren zati bat datozen 3 urteetan

Errefusaren gainerako zatia Kantabriako Meruelo udalerriko eta Mutiloako zabortegietara eramango du.
Gipuzkoan bildutako errefusaren zati bat Tuterara eramango dute. Artxiboko argazkia: EiTB
Gipuzkoan bildutako errefusaren zati bat Tuterara eramango dute. Artxiboko argazkia: EiTB

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) aurreakordioa lortu du Nafarroako Erriberako Mankomunitatearekin Gipuzkoan bildutako errefusaren zati bat Tuterara eramateko datozen hiru urteetan. GHK iragarritako akordio horren arabera, Gipuzkoak urtean gehienez 75.000 tona eramango ditu Tuterako El Culebrete tratamendu zentrora.

Hondakinen Kontsortzioaren Asanbladak onespena eman beharko dio aurreakordioari. Tuterako zabortegiak Gipuzkoaren beharraren % 47 aseko du datozen hiru urteetan, hain zuzen ere, Zubietako hondakinen gunea (tartean, erraustegia) martxan jarri bitartean.

Tuterara bidalitako zaborra errefusaren edukiontzian bildutakoa izango da; zehazki, "Gipuzkoaren azpiegitura gabezia tarteko bertan tratatu ezin dena".

Gipuzkoak bere gain hartuko du zaborraren garraioa eta Erriberako Mankomunitatea arduratuko da errefusaren tratamenduaz eta hondakinen errekuperazioaz.

Nafarroara eramango denaz gain, Gipuzkoak gainerako errefusa Meruelo udalerriko (Kantabria) eta Mutiloako zabortegietara eramango du. Urte amaieran hasiko dira errefusa Mutiloako zabortegira eramaten. Gipuzkoak gehienez 100.000 tona zabor eramango du, datozen hiru urteetan, 24,4 milioi euroren truke.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X