EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

12 urteko espetxea eskatu dute Erandioko hilketaren akusatuarentzat

Aldeek adostutako idatziaren arabera, ahaidetasun larrigarriari eutsi egiten diote, baina ez genero indarkeria larrigarriari, auzitegiko medikuak, atzo, hau ez dela indarkeria matxista kasu bat adierazi ondoren.
juicio-erandio_
juicio-erandio_

Almudena Matarranzen hilketa argitzeko ahozko epaiketaren azken saioa hartu du gaur Bizkaiko Auzitegiak. 2015eko urriaren 3an hil zuen Matarranz ustez bere bikotekideak. Ondo bidean, epaimahaikideak bihar hasiko dira eztabaidatzen, epaia erabakitzeko. "Burua joan zitzaidan. Barkamena eskatzen diot familiari", esan du akusatuak, epaileak azken hitzak egiteko aukera eman dionean.

Psikiatrek aurkeztutako txostenak kontuan hartu, eta akusatuak buruko nahasmena duela aintzat hartzea erabaki dute bi aldeek: hala, espetxe-zigor eskaria 12 urtera jaistea adostu dute. Hasieran, 14 urteko kartzela-zigorra eskatzen zuten ustezko hiltzailearentzat.

Aldeek adostu duten agiriak jasotzen duenez, aurrez pentsatutako hilketa izan zen. Biktimak "ezustean" jaso zuen erasoa, eta ez zuen bere burua defendatzeko aukerarik izan. Halaber, ahaidetasun larrigarriari eutsi egiten diote, baina ez genero indarkeria larrigarriari, auzitegiko medikuak, atzo, honakoa ez dela indarkeria matxista kasu bat adierazi ondoren.

Auzitegietan oso gutxitan gertatzen dena jaso da gaur Matarranzen epaiketan; alde guztiak bat etorri dira ondorioetan eta delitua zein izan den zehazterakoan.

Hasieran aurkeztutako aurretiazko ondorioak moldatu egin ditu akusazioak, eta akusatuak eta horren defentsak onartu egin dute moldaketa guztia. Fiskaltzak, hildako emakumearen defentsak eta Estatuko Abokatutzak idatzi bateratua aurkeztu dute, eta akusatuak bere egin du: 12 urteko espetxe-zigorra eskatu dute auzipetuarentzat, aurrez pentsatutako hilketa delitua egotzita.

litua egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X