Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun bat hil da Amurrion, kamioi batek eta furgoneta batek elkar jota

08:35ean gertatu da ezbeharra A-625 errepidean, Amurrion, Laudiorako bidean. Furgoneta batek eta kamioi batek elkar jo dute. Hildakoa furgonetaren gidaria da.
Furgonetako gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta hil egin da. Argazkia: @Emerbask
Furgonetako gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta hil egin da. Argazkia: @Emerbask

Pertsona bat hil da Amurrion gaur goizean izan den istripuan. Ezbeharra A-625 errepidean izan da, 08:35ean eta Laudiorako bidean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Iturrion arabera, kamioi batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo dute. Furgonetako gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Bertan hil da.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripua zerk eragin duen argitzeko.

Errepidea bi noranzkoetan itxi behar izan dute, eta pilaketak izan dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X