Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motozale bat hil da istripu baten ondorioz Iruña Okan, Araban

Dirudienez, auto baten aurka jo du, A-1 errepidean zihoala.
Iruña Okako istripuaren irudia. EiTB
Iruña Okako istripuaren irudia. EiTB

Motozale bat hil da auto baten aurka jota, A-1ean, Iruña Okan (Araba), Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Istripua 19:00etan izan da, A-1eko 340. kilometroan, Madrilgo noranzkoan.

Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, autoak eta motoak elkar jo dute, eta, inpaktuaren ondorioz, motozalea hil egin da.

Istripua izan ostean, autobiako errei bat itxi behar izan dute, eta auto-ilara handiak sortu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X